42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L L I N

Udal Planeko aldaketa puntuala

Allingo Udalak, 2003ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planeko aldaketa puntuala, Arbeitzako herrigunearen hegoaldean etxebizitzetarako lurzoru urbanizagarri ordenatua handitzeko. Ukitutako lurzatien jabeek sustatu dute aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 115. artikuluarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 15 egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Agiri hori udal bulegoetan aztertu ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren nahi beste alegazio aurkeztu ere, jendea hartzeko egun eta orduetan.

Larrionen, bi mila eta hiruko martxoaren lauan. Alkatea, Julio Jesús Osés Osés.

Iragarkiaren kodea: A0302573