42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

60/2003 FORU DEKRETUA, martxoaren 24koa, 2003ko ekitaldirako, Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko baldintza eta prezioak finkatzen dituena.

Azaroaren 28ko 249/1986 Foru Dekretuak, Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko baldintzak finkatzen dituenak, ezartzen du Nafarroako Gobernuak finkatuko dituela urtero lurzati horien prezioak industrialde bakoitzerako.

Urtarrilaren 28ko 23/2002 Foru Dekretuaren bitartez ezarri ziren industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak, 2002ko ekitaldirako.

249/1986 Foru Dekretuak ezarritakoa betetzearren, aipatu salneurriak eguneratu behar dira 2003ko ekitaldirako.

Hori horrela, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko martxoaren hogeita lauan egin bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. 1. Hauek dira, 2003ko ekitaldirako, Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak:

INDUSTRIALDEAREN IZENA PREZIOA/M² (eurotan)

Altsasuko "Ibarrea" ind. 36,40

Olaztiko ind. 45,00

Elortzeko ind. 69,00

Noain-Ezkirozko ind. 69,00

Agoizko ind. 12,50

Izizeko ind. 10,50

Buñuelgo ind. 11,75

Rocaforte-Zangozako ind. 13,00

Tuterako "M. del Cierzo" ind. 13,50

Castejongo ind. 23,25

Caparrosoko ind. 21,50

2. Tuterako "Montes del Cierzo" industrialdean, eremu handiko industrialdea denez, lurzatiak, oro har, 58.800 m² izanen ditu, gutxienez.

2. artikulua. Eraikitzeko debekua duen hondarreko lurzorua saltzeko, % 30 kenduko zaio industrialde horretako lurzatiak saltzeko prezioari.

3. artikulua. Nafarroako Foru Komunitatearenak diren industri lurzatien prezioa ordaintzeko ematen diren gerorapenei batez besteko EURIBOR tasa urtebeterakoa aplikatuko zaie korritu tasa bezala, urte-sari bakoitza hasi aurreko urteko azken egun baliodunekoa, alegia.

4. artikulua. Foru Dekretu honetan aipatu prezioetan ez da Balio Erantsiaren gaineko Zerga sartu, baina arauan ezarrita dagoen moduan aplikatuko da, aldian aldikoa.

5. artikulua. Gehinenez ere urtebeterako erreserbatuta egon diren lurzati eta eraikinak behin betikoz adjudikatzeko, lurzatien behin betiko adjudikazioa egiteko unean indarra duen prezioa aplikatuko da, zein den ere aldi baterako erreserba egitean indarra zuen prezioa.

6. artikulua. Nafarroako Gobernuak erabakiko du Nafarroako Foru Komunitatearen industri lurzoru urbanizatu gabea saltzeko prezioa, bertan azalera handiko jarduera bereziak ezartzen direnean, proiektu bakoitzaren ezaugarriak ikusita. Betiere, adjudikazioa hartzen duen enpresaren kontura izanen da beharrrezko azpiegituren kostua.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe gelditzen dira Foru Dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita lauan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0303287