41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Deialdia, administrari laguntzaile lanpostuko bi plaza huts, Burlatako Udalaren Zerbitzu Orokorren Departamentuari eta Obra eta Zerbitzuen Departamentuari atxikirik daudenak, lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko

Alkatetzaren 60. ebazpenaren bidez, 2003ko martxoaren 11n eman baitzuen, onetsi egin da Burlatako Udalaren administrari laguntzaile lanpostuko bi plaza huts, D mailakoak, lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Burlatako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, hamabost egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Deialdia arautzen duten oinarriak interesatuen eskura daude Burlatako Udaletxean.

Burlatan, bi mila eta hiruko martxoaren hamabian. Alkatea, José Luis Góngora.

Iragarkiaren kodea: C3071536