41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

R I B A F O R A D A

Udal Planeko aldaketa puntuala

Ribaforadako Udalak, 2003ko martxoaren 12an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planeko aldaketa puntuala, 13. eremu homogeneoko U.E.3 unitateari buruzkoa, hain zuzen ere eraikuntzako bolumenak, berdeguneak eta eremu publikoa antolatzeko proposamena aldatzeko. Sustatzailea Francisco Molinero Poza jauna da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 110. artikuluan, 115. artikuluari buruz ezarritakoari jarraituz.

Ribaforadan, bi mila eta hiruko martxoaren hamahiruan. Alkate udalburua, Pascual Arriazu.

Iragarkiaren kodea: a0302948