41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

R I B A F O R A D A

Hirigintzako hitzarmena hasiera batez onetsita

Ribaforadako Udalaren eta Ribaforadako U.E. 4 eta 5 unitateen jabeen elkartearen artean (E-31765704) hirigintza hitzarmena negoziatu eta sinatu ondotik, hain zuzen ere 20. eremu homogeneoko U.E. 4 eta 5 unitateak garatzeko, osoko bilkurak 2003ko martxoaren 12an onetsi zuen hasiera batez. Hortaz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 141. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hitzarmena jendaurrean egonen da 15 egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek haren edukia aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Ribaforadan, bi mila eta hiruko martxoaren hamahiruan. Alkate udalburua, Pascual Arriazu.

Iragarkiaren kodea: a0302947