41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Bigarren oihan enkantea, % 10 merkeago

Udalak, behar bezala baimenduta, plegu itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du ondoko oihan aprobetxamendu hauek saltzeko:

1. lotea._"Aranea" alderdian, Baztan Balleko Udalaren herrilurrean, Nafarroako erabilera publikoko mendien katalogoko 426. zenbakia. Lotea 5.171 larizio pinu, alertze eta pizeak osatua, 1.012 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa, lehenbizikoa ehuneko 10 merkeago, 10.948,04 eurokoa da.

2. lotea._"Amutsaga" alderdian, Baztan Balleko Udalaren herrilurrean, Nafarroako erabilera publikoko mendien katalogoko 426. zenbakia. Lotea 5.150 alertze eta haritz amerikarrek osatua, 925 metro kubiko zur eta 1.689 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa, lehenbizikoa ehuneko 10 merkeago, 57.428,51 eurokoa da.

3. lotea._"Otamurdi" alderdian, Baztan Balleko Udalaren herrilurrean, Nafarroako erabilera publikoko mendien katalogoko 426. zenbakia. Lotea 2.924 larizio pinu eta alertzek osatua, 682 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa, lehenbizikoa ehuneko 10 merkeago, 7.378,02 eurokoa da.

4. lotea._"Zapitor" alderdian, Baztan Balleko Udalaren herrilurrean, Nafarroako erabilera publikoko mendien katalogoko 426. zenbakia. Lotea 3.290 alertzek osatua, 848 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa, lehenbizikoa ehuneko 10 merkeago, 11.467,31 eurokoa da.

5. lotea._"Bailei (Sumutsua)" alderdian, Baztan Balleko Udalaren herrilurrean, Nafarroako erabilera publikoko mendien katalogoko 424. zenbakia. Lotea 131 pagok osatua, 206 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa, lehenbizikoa ehuneko 10 merkeago, 13.371,30 eurokoa da.

6. lotea._"Kasilda" alderdian, Baztan Balleko Udalaren herrilurrean, Nafarroako erabilera publikoko mendien katalogoko 426. zenbakia. Lotea hainbat espezietako 2.730 zuhaitzek osatua, 1.593 metro kubiko zur eta 363 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa, lehenbizikoa ehuneko 10 merkeago, 80.413,20 eurokoa da.

Enkantean parte hartu ahal izateko proposamenak iragarkiaren bukaeran doan ereduari jarraikiz bete eta Baztan Balleko Udaleko idazkaritzan aurkeztuko dira hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azken egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen. Horrekin batera aurkeztuko dira Enpresa Sailkapen Agiria eta udal gordailuzaintzan hasierako prezioaren ehuneko bost ordaindu izanaren egiaztagiria, behin-behineko fidantza gisa.

Pleguak eta proposamenak Herriko Etxean irekiko dira, haiek aurkezteko epea amaitu ondoko lehen ostiral baliodunean, arratsaldeko ordu batean.

Baldintza fakultatiboak eta ekonomiko-administratiboak udal idazkaritzan daude ikusgai.

Elizondon (Baztan), bi mila eta hiruko martxoaren hamahiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ................................. Herria: ................................... Helbidea: ...................... N.A.N. zenbakia:........... . honako oihan lote honetarako eskaintza egin nahi dut: Baztango Udalak ...........ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarri zuen ..... (zehaztu) oihan lotea salduko zuela; bada, hori niri adjudikatzeko eskatzen dut, balorazio teknikoa zein jarritako baldintzak onartzen baititut, eta prest nago horren truke ................ (letraz eta zenbakiz) ......... (hasierako prezioa baino gutxiago ez jarri) ordaintzeko.

(Data eta lizitatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0302982