41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G E S A L A T Z

Desjabetzapen espedientea, "Muetz-Estenotz bidea" egiteko. Ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda

Kontuan harturik "Muetz-Estenotz bidea" proiektua onetsi zela eta hura gauzatzeko erabakiaren ondorioz espedientea tramitatua dagoela, 2002ko abenduaren 14ko bilkuran jarri zen abian desjabetzapen prozedura, zeinek erabilera publikoa eta okupatu beharra ekartzen baititu.

Kontuan hartuz dagoeneko egina dela espedientea jendaurrean egoteko tramitea, erabakian hala agintzen baitzen, zegokion iragarkia argitara emanez 22. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 19koan, eta Diario de Navarran, eta ediktuak jarriz entitate honen iragarki oholean. Interesatuari ere jakinarazi zaio.

Kontuan harturik aipatu jendaurreko tramitean ez dela alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 4.1.d) artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1900 Foru Legearen 47.4.b) eta 215.2 artikuluetan xedatutakoa, baita Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 10.etik 21.era bitarteko artikuluetan xedatutakoa ere, eta ikusirik, halaber, espedientean agertzen den txostena.

Udalbatzak, boz batez, honako hau erabaki du:

1. Behin betikoz onestea "Muetz-Estenotz bidea" izeneko proiektua gauzatzeko nahitaez okupatu beharreko ondasunen zerrenda zehatz eta banan-banakoa, jendaurreko epearen tramitean egin diren jarduketen ondorioz gelditzen den bezala.

2. Nafarroako Gobernuari eskatzea aipatutako proiektua gauzatzeagatik ukituak gertatzen diren ondasunen okupazioa presakoa dela deklara dezan, eta horretarako behar duen dokumentazioa igortzea.

3. Erabaki hau argitara ematea, eta horretarako iragarkia jarriko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

4. Erabaki honen berri Mariano-Jesús Unanua Ochoa de Zabalegui jaunari jakinaraztea, espedientean agertzen den bakarra baita.

Aditzera ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluan emandako eskumena erabiliz.

Gesalatz Ibarrean, bi mila eta hiruko martxoaren hamazazpian. Alkatea, Oscar Vidaurre Azcona.

E R A N S K I N A

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

Muezko Kontzejuan, "Cabecera del Regadío" alderdian, 8. poligonoa, 374. lurzatia.

Desjabetzapena: 134,61 metro karratu.

Lur mota: alorra, 73,95 metro karratu eta fruta-arbolak, 60,66 metro karratu.

Katastroko titularra: Mariano-Jesús Unanua Ochoa de Zabalegui jauna, N.A.N. zenb: 72.635.450, Muezko bizilaguna.

Iragarkiaren kodea: A0302850