41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U N E S

Aurri egoeraren deklarazioa

2003ko martxoaren 10ean Udalak egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zen:

"Aztertu baita Funesko Mayor kaleko 18an (4. poligonoko 98. lurzatia) dagoen eraikinaren kontserbazio egoerari buruz ofizioz irekitako prozedura, katastroan Miguel Jiménez Escudero jaunaren izenean ageri den etxe horren aurri egoeraren deklarazioa eskatzeko xedez egin dena, eta

Kontuan hartuz jendaurrera atera zela, iragarkia jarriz 2003ko 24. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 24koan, hala eskubide errealen titularrek eta prozeduran interesa duten gainerakoek alegazioak egin eta egokiak iruditzen zitzaizkien agiriak aurkezteko aukera izan zezaten, eta hartarako jarritako hamar eguneko epean ez dela alegazio bakar bat ere hartu.

Ikusirik Hirigintzako Diziplinaren Erregelamenduko 18. eta hurrengo artikuluak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 226. artikulua, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legeko 21.1 artikulua, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 98. artikulua, betearazte subsidiarioari buruzkoa, eta aplikatzekoak diren gainerakoak.

Irakurrita idazkariak aurtengo martxoaren 6ko datarekin egindako txostena, zeinetan jorratzen baitira aplikatzekoa den legeria, betearazte subsidiarioa, jabetzaren gaia eta abar.

Horrenbestez, erabaki da:

Lehenbizikoa._Aurri egoeran deklaratzea Funesko Mayor kaleko 18an (4. poligonoko 98. lurzatia) dagoen eraikin osoa, katastroan Miguel Jiménez Escudero jaunaren izenean ageri dena, eta eraits dadin xedatzea.

Bigarrena._Bi hilabeteko epea finkatzea eraispen obrak hasteko, behar den zuzendaritza teknikoaren pean, inguruko eraikinak aztertu ondotik eta indarra duten segurtasun neurri guztiak harturik eraispenerako; kasuari dagokion hirigintza lizentzia eskuratu beharko da, eraispen proiektua aurkeztu eta gero.

Jabeei ohartaraztea Udal honek subsidiarioki betearaz dezakeela obra, baldin eta agindutakoa betetzen ez badute, betiere betearazpenaren gastuak haien kontura izanik (eraispen proiektua egitea, obra zuzendaritza eta eraispeneko lanen gastuak), eta gastu horiek ordainarazteko premiamendu prozedura erabiltzen ahal duela.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko dagokion Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik.

Funesen, bi mila eta hiruko martxoaren hamaikan. Alkate udalburua, José Luis Díaz Díaz.

Iragarkiaren kodea: A0302805