41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

30/92 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen publikoa egiten zaio salatuari, Iván Sánchez Larequi jaunari, azken helbide ezaguna Bakearen Ibilbidea, 1, 5.a, C atean baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari Buruzko Erregelamendu Orokorra (urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretua) hausteagatik, Udaltzaingoko Burutzak izapidatutako 12/03 zehapen espedientearen ildoan.

Frogatutzat jotzen den egitea: 2003ko urtarrilaren 1ean, 20:20 inguruan, NA-7122-AB ibilgailuaren kontrako salaketa egin zen, espaloi gainean aparkatuta zegoelako, oinezkoei bidea oztopatzen ziela, Altolagirre kalearen eta Uretako plazaren elkargunean. Arau-hauste larria da, 13/92 Errege Dekretuaren 91. artikuluaren arabera.

Karguen plegua interesatuari helarazi zitzaion, Iván Sanchez Larequi jaunari (helbidea: Bakearen Ibilbidea, 1, 5-C, Burlata). Garaiz eta behar den eran alegazioak aurkeztu zituen, baina ez zuen inola ere gezurtatu egin eta salatu zen arau-haustea. Izan ere, oinezkoentzako eremuan aparkatzea debekatutako egintza gisa argi eta garbi sailkaturik dago, batez ere oinezkoei pasabidea eragozten zaienean.

Zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/90 Legearen 7. artikuluan, 68.2 artikuluarekin bat, xedatzen denari jarraituz, 96,00 euroko zehapena proposatzen zaio alkateari, bera baita gai honetan eskumena duen organoa.

Espedientea ikusirik, interesatuak 12 egun balioduneko epea du, alegazioak egiteko eta bere alde komenigarriak iruditzen zaizkion frogak proposatzeko.

Burlatan, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0302527