41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

30/92 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen publikoa egiten zaio salatuari, Francisco Emilio Jiménez Abajo jaunari, azken helbide ezaguna Iruña Etorbidea, 41, 3.a, C atean baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari Buruzko Erregelamendu Orokorra (urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretua) hausteagatik, Udaltzaingoko Burutzak izapidatutako 1180/02 zehapen espedientearen ildoan.

Frogatutzat jotzen den egitea: 2002ko abenduaren 20an, 23:30 inguruan, NA-7391-AV ibilgailuaren kontrako salaketa egin zen, bigarren ilaran aparkaturik egon zelako 30 minututik gora, behar bezala aparkatutako ibilgailuei zirkulatzea eragozten ziela, Ezpondoa kaleko 7 parean. Arau-hauste larria da, 13/92 Errege Dekretuko 91.2 artikuluaren arabera.

Karguen plegua interesatuari helarazi zitzaion, Francisco Emilio Jimenez Abajo jaunari (helbidea: Iruña Ibilbidea, 41, 3-C, Iruña). Garaiz eta behar den eran alegazioak aurkeztu zituen, baina ez zuen inola ere gezurtatu egin eta salatu zen arau-haustea. Izan ere, bigarren ilaran aparkatzea, behar bezala aparkaturik dagoen ibilgailuari irtetea eragozten zaiola, debekatutako egintza gisa argi eta garbi sailkaturik dago 13/92 ZEOn.

Zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/90 Legearen 7. artikuluan, 68.2 artikuluarekin bat, xedatzen denari jarraituz, 96,00 euroko zehapena proposatzen zaio alkateari, bera baita gai honetan eskumena duen organoa.

Espedientea ikusirik, interesatuak 12 egun balioduneko epea du, alegazioak egiteko eta bere alde komenigarriak iruditzen zaizkion frogak proposatzeko.

Burlatan, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0302526