41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

63/2003 FORU DEKRETUA, martxoaren 31koa, Nafarroako Kontzejuetako hauteskundeetan erabiliko diren boto-paper, kartazal eta inprimakien ereduak onesten dituena.

Nafarroako Gobernuak, martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legeak, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzeari buruzkoak, aitortutako eskumenak erabiliz, Foru Dekretu honen bidez dei egiten du Nafarroako Kontzejuetako hauteskundeetarako.

Hauteskunde prozesu honekin loturiko legezko tramiteen artean, Nafarroako Gobernuak, 2003ko martxoaren 3ko bilkuran, hauteskunde-mahaietako kideentzako eskuliburua onetsi zuen, Hauteskunde Batzorde Nagusiak bere adostasun txostena eman ondoren.

Hauteskunde Batzorde Nagusiak, halaber, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 19.1.g) artikuluan aurreikusitakoa betez eta 2003ko martxoaren 12ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, agindu hartan aipatu akten ereduak onetsi ditu.

Bestalde, Barne Ministerioak, otsailaren 13ko INT/305/2003 Aginduaren bitartez, hauteskunde prozesuetan erabili beharreko kartazalen eta inprimakien ereduak ezarri ditu, eta hauteskunde prozesu bakoitzerako gainerako inprimakiak eta kartazalak aurreikusi.

Bidezkoa da, beraz, aipatu Foru Legearen Azken Xedapenak aitorturiko ahalmenak erabiliz, Nafarroako Kontzejuetako hauteskundeetarako beharrezkoak diren dokumentuak zehaztea, bai eta kartazalen eta boto-paperen ereduak ere, Eskualdeko Hauteskunde Batzordeek beren eskumenez baliatuz eredu ofizial gisa onesten dituztenak eragotzi gabe.

Horrenbestez, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko martxoaren hogeita hamaikako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Nafarroako Kontzejuetarako hauteskundeetan erabiliko diren boto-paper, kartazal eta inprimakiek Foru Dekretu honen eranskinean adierazten diren ezaugarri eta baldintzak beteko dituzte.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena._Ahalmena ematen zaio Toki Administrazioko kontseilariari Foru Dekretu hau bete eta aplikatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena._Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita hamaikan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

INPRIMAKIEN ZERRENDA, HAIEN ERREFERENTZIA ETA EDUKIEKIN

DOC. 1.1. Papeleta de votación para Presidente de Concejos regidos en régimen de Concejo Abierto.

DOC. 1.2. Papeleta de votación para Presidente y Vocales de Junta.

DOC. 1.3. Sobre de votación para Presidente de Concejos regidos en régimen de Concejo Abierto o Presidente y Vocales de Junta.

DOC. 1.4.A. Comunicación de constitución de coalición electoral.

DOC. 1.4.B. Reverso de Comunicación de constitución de coalición electoral.

DOC. 1.5. Presentación de candidato a Presidente de Concejo Abierto por Partidos, Federaciones o Coaliciones.

DOC. 1.6.A. Presentación de candidato a Presidente de Concejo Abierto por Agrupación de Electores.

DOC. 1.6.B. Reverso de Presentación de candidato a Presidente de Concejo Abierto por Agrupación de Electores.

DOC. 1.7. Presentación de lista de candidatos a Presidente y cuatro Vocales de la Junta por Partidos, Federaciones o Coaliciones.

DOC. 1.8.A. Presentación de lista de candidatos a Presidente y cuatro Vocales de Junta por Agrupación de Electores.

DOC. 1.8.B. Reverso de Presentación de lista de candidatos a Presidente y cuatro Vocales de Junta por Agrupación de electores.

DOC. 1.9.A. Credencial de interventor matriz.

DOC. 1.9.B. Credencial de interventor copia 1.

DOC. 1.9.C. Credencial de interventor copia 2.

DOC. 1.9.D. Credencial de interventor copia 3.

DOC. 1.10. Sobre dirigido al Presidente de la Mesa Electoral para voto por correo.

DOC. 1.11. Sobre dirigido al Presidente de la Mesa Electoral para voto de residentes ausentes en el extranjero.

DOC. 1.12.A. Credencial de apoderado matriz.

DOC. 1.12.B. Credencial de apoderado copia.

DOC. 1.13.A. Acta de la sesión y escrutinio.

DOC. 1.13.B. Reverso de Acta de la sesión y escrutinio.

DOC. 1.14. Sobre grande número 1 para el Juez.

DOC. 1.15. Sobre grande número 2 para el Juez.

DOC. 1.16. Sobre grande número 3 para el funcionario de Correos.

DOC. 1.17. Acta de Escrutinio de la Junta Electoral de Zona.

DOC. 1.18. Acta de proclamación de candidatos electos por la Junta Electoral de Zona.

DOC. 1.19. Credencial de Concejante para Concejos en que se elija Presidente y cuatro Vocales.

DOC. 1.20. Credencial de Presidente para Concejo Abierto.

DOC. 2.1. Papeleta de votación para Presidente de Concejos regidos en régimen de Concejo Abierto / Boto-papera, Kontzeju Irekien araubideko kontzejuko burua hautatzeko.

DOC. 2.2. Papeleta de votación para Presidente y Vocales de Junta / Boto-papera, kontzejuburua eta kontzejukideak hautatzeko.

DOC. 2.3. Sobre de votación para Presidente de Concejos regidos en régimen de Concejo Abierto o Presidente y Vocales de Junta / Kartazala, Kontzeju Irekien araubideko kontzejuko burua edo kontzejuburua eta kontzejukideak hautatzeko.

DOC. 2.4.A. Comunicación de constitución de coalición electoral / Hauteskunde koalizioa eratzearen jakinarazpena.

DOC. 2.4.B. Reverso de Comunicación de constitución de coalición electoral / Hauteskunde koalizioa eratzearen jakinarazpena (atzealdea).

DOC. 2.5. Presentación de candidato a Presidente de Concejo Abierto por Partidos, Federaciones o Coaliciones / Alderdi, Federazio edo Koalizioek Kontzeju Irekiko burua hautatzeko aurkeztutako hautagaia.

DOC. 2.6.A. Presentación de candidato a Presidente de Concejo Abierto por Agrupación de Electores / Hautesle elkarteek Kontzeju Irekiko burua hautatzeko aurkeztutako hautagaia.

DOC. 2.6.B. Reverso de Presentación de candidato a Presidente de Concejo Abierto por Agrupación de Electores / Hautesle elkarteek Kontzeju Irekiko burua hautatzeko aurkeztutako hautagaia (atzealdea).

DOC. 2.7. Presentación de lista de candidatos a Presidente y cuatro Vocales de la Junta por Partidos, Federaciones o Coaliciones / Alderdi, Federazio edo koalizioek kontzejuburu eta lau kontzejukide hautatzeko aurkeztutako hautagai-zerrenda.

DOC. 2.8.A. Presentación de lista de candidatos a Presidente y cuatro Vocales de Junta por Agrupación de Electores / Hautesle elkarteek kontzejuburu eta lau kontzejukide hautatzeko aurkeztutako hautagai zerrenda.

DOC. 2.8.B. Reverso de Presentación de lista de candidatos a Presidente y cuatro Vocales de Junta por Agrupación de electores / Hautesle elkarteek kontzejuburua eta lau kontzejukide hautatzeko aurkeztutako hautagai zerrenda (atzealdea).

DOC. 2.9.A. Credencial de interventor matriz / Interbentorearen kredentziala, matrizea.

DOC. 2.9.B. Credencial de interventor copia 1 / Interbentorearen kredentziala, 1. kopia.

DOC. 2.9.C. Credencial de interventor copia 2 / Interbentorearen kredentziala, 2. kopia.

DOC. 2.9.D. Credencial de interventor copia 3 / Interbentorearen kredentziala, 3. kopia.

DOC. 2.10. Sobre dirigido al Presidente de la Mesa Electoral para voto por correo / Botoa posta bidez igortzeko, Hauteskunde Mahaiko buruarentzako kartazala.

DOC. 2.11. Sobre dirigido al Presidente de la Mesa Electoral para voto de residentes ausentes en el extranjero / Atzerrian bizi direnek botoa emateko, Hauteskunde Mahaiko buruarentzako kartazala.

DOC. 2.12.A. Credencial de apoderado matriz / Ahaldunaren kredentziala, matrizea.

DOC. 2.12.B. Credencial de apoderado copia / Ahaldunaren kredentziala, kopia.

DOC. 2.13.A. Acta de la sesión y escrutinio / Ekitaldiaren eta boto kontaketaren akta.

DOC. 2.13.B. Reverso de Acta de la sesión y escrutinio / Ekitaldiaren eta boto kontaketaren akta (atzealdea).

DOC. 2.14. Sobre grande número 1 para el Juez / Kartazal handia, 1. zenbakia, epailearentzat.

DOC. 2.15. Sobre grande número 2 para el Juez / Kartazal handia, 2. zenbakia, epailearentzat.

DOC. 2.16. Sobre grande número 3 para el funcionario de Correos / Kartazal handia, 3. zenbakia, Postako funtzionarioarentzat.

DOC. 2.17. Acta de Escrutinio de la Junta Electoral de Zona / Boto kontaketaren akta, Eskualdeko Hauteskunde Batzordearena.

DOC. 2.18. Acta de proclamación de candidatos electos por la Junta Electoral de Zona /Hautetsiak aldarrikatzeko akta, Eskualdeko Hauteskunde Batzordearena.

DOC. 2.19. Credencial de Concejante para Concejos en que se elija Presidente y cuatro Vocales / Kontzejukidearen kredentziala, burua eta lau kontzejukide hautatu behar diren kontzejuetarako.

DOC. 2.20. Credencial de Presidente para Concejo Abierto / Kontzeju Irekiko buruaren kredentziala.

Iragarkiaren kodea: A0303303