41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S T E R I B A R

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsirik

Esteribarko Udalak, Alkatetzaren 2003ko martxoaren 4ko 30/03 ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Ilurdozko 6. poligonoko 15, 16 eta 19. lurzatiak aldatzeko xehetasun azterlana, Marina Equiza Ripa andreak sustatua, etxebitzak eraikitzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Esteribarren, bi mila eta hiruko martxoaren bostean. Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: A0302505