41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Lizarrako HAPOko 5.2 exekuzio unitatearen aldaketa puntuala, katastroko hiri lurzoruko 977-981 bitarteko lurzatiak eta 1019. lurzatia ukitzen dituena. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2002ko abenduaren 5ean egin bilkura arruntean, legezko gehiengo osoa izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea Lizarrako HAPOko hiri lurzoruko 5-2 exekuzio unitatearen aldaketa, 977-981 bitarteko lurzatiak eta 1019. lurzatia ukitzen dituena, Udaleko Bulego Teknikoak prestatu eta espedienteari erantsi zaion dokumentazioari jarraituz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 115 eta 127. artikuluetan eta horiekin bat datozenetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkeztu ahal daitezen.

Espedientea interesatuen eskura dago Udaleko Hirigintza Bulegoan.

Lizarran, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauan. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0302504