41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D E I K A Z T E L U

Ordenantzetako aldaketa hasiera batez onetsita

Deikazteluko Udalak, aurtengo otsailaren hiruan egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Deikazteluko herri larreen aprobetxamenduari buruzko ordenantzaren 9. artikuluan ("Kanona eguneratzea") aldaketa egitea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, Deikazteluko herri larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Deikaztelun, bi mila eta hiruko otsailaren lauan. Alkatea, Carmelo Salvatierra Macua.

Iragarkiaren kodea: A0302501