41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I G U Z K I T Z A

Ordenantzaren aldaketa hasiera batean onetsirik

Iguzkitzako Udalak, 2002ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Iguzkitzako Udal Planeko Eraikuntzari buruzko Ordenantza Orokorrean aldaketa egitea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 127.2.c) artikuluan xedatutakoari jarraituz, ordenantzaren 25. artikuluari hurrengo testua gehitzeko: "Ez da eranskinak eraikitzeko baimenik emanen harik eta eraikin nagusirako lizentzia eman arte".

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsita geldituko da.

Iguzkitzan, bi mila eta biko abenduaren hogeita hamaikan. Alkatea, Salvador Garín Zabala.

Iragarkiaren kodea: A0302500