41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA

2003ko aurrekontu orokor eta bakarra

Toki entitate honetako idazkaritzan jendaurrean dago, erreklamazioak egin daitezen, 2003ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, Udalak, 2003ko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran hasiera batean onetsia. Jendaurrean daude, orobat, hura betearazteko oinarriak eta aurrekontu bakarra osatzen duten gainerako agiriak. Hona hemen laburpena, kapitulutan emana:

DIRUSARRERAK:

III. kapitulua: 961,92 euro.

IV. kapitulua: 3.530,03 euro.

V. kapitulua: 426.797,56 euro.

VII. kapitulua: 180.912,63 euro.

VIII. kapitulua: 513.865,35 euro.

Guztira: 1.126.067,49 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua: 51.413,62 euro.

II. kapitulua: 97.435,71 euro.

III. kapitulua: 363,89 euro.

IV. kapitulua: 106.204,75 euro.

VI. kapitulua: 359.488,69 euro.

VII. kapitulua: 300,51 euro.

VIII. kapitulua: 510.860,32 euro.

Guztira: 1.126.067,49 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 1990eko uztailaren 2ko Foru Legearen 276. artikuluan aipatzen den bezala, herritarrek eta bidezko interesa dutenek erreklamazioak aurkez ditzakete, ondoko arauak aintzat hartuz:

a) Jendaurreko epea eta erreklamazioak onartzekoa: hamabost egun baliodun, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Aurkezteko tokia: erregistro orokorra.

Jendaurreko epea erreklamaziorik gabe iragaten bada, behin betikoz onetsirik geldituko da aurrekontu hori.

Donezteben, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauan. Biltzarreko burua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0302385