41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U N E S

2002ko kontu orokorrak

Funesko Udaleko Kontuen Batzorde Bereziak, 2003ko otsailaren 18ko bilkuran, 2002ko ekitaldiko kontu orokorrei adostasun txostena ematea erabaki zuen, baita hamabost egun baliodunean jendaurrean paratzea ere, interesatuek epe horretan udal idazkaritzan ikusgai dauden agiriak aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 305. artikuluan eta 2/1995 Foru Legearen 242.ean xedatutakoari jarraikiz.

Funesen, bi mila eta hiruko otsailaren hemeretzian. Alkate udalburua, José Luis Díaz Díaz.

Iragarkiaren kodea: A0302383