41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

61/2003 FORU DEKRETUA, martxoaren 31koa, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan erabiliko diren boto-paper, kartazal eta inprimakien ereduak onesten dituena.

Nafarroako Gobernuak, martxoaren 16ko 16/1986 Foru Legean, Nafarroako Parlamenturako hauteskunde prozesua arautzeari buruzko hartan, aitortutako eskumenak erabiliz, Foru Dekretu honen bidez dei egiten du Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetarako.

Hauteskunde prozesu honekin loturiko legezko tramiteen artean, Nafarroako Gobernuak, 2003ko martxoaren 3ko bilkuran, hauteskunde-mahaietako kideentzako eskuliburua onetsi zuen, Hauteskunde Batzorde Nagusiak bere adostasun txostena eman ondoren.

Hauteskunde Batzorde Nagusiak, halaber, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 19.1.g) artikuluan aurreikusitakoa betez eta 2003ko martxoaren 12ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, agindu hartan aipatu akten ereduak onetsi ditu.

Bestalde, Barne Ministerioak, otsailaren 13ko INT/305/2003 Aginduaren bitartez, hauteskunde prozesuetan erabili beharreko kartazalen eta inprimakien ereduak ezarri ditu, eta hauteskunde prozesu bakoitzerako gainerako inprimaki eta kartazalak aurreikusi.

Bidezkoa da, beraz, aipatu Foru Legearen Azken Xedapenak aitorturiko ahalmenak erabiliz, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetarako beharrezkoak diren dokumentuak zehaztea, bai eta kartazalen eta boto-paperen ereduak ere, Probintziako Hauteskunde Batzordeak bere eskumenez baliatuz eredu ofizial gisa onesten dituenak eragotzi gabe.

Horrenbestez, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko martxoaren hogeita hamaikako bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan erabiliko diren boto-paper, kartazal eta inprimakiek Foru Dekretu honen eranskinean adierazten diren ezaugarriak eta baldintzak beteko dituzte.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena._Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari Foru Dekretu hau bete eta aplikatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena._Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita hamaikan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

NAFARROAKO PARLAMENTURAKO HAUTESKUNDEAK

INPRIMAKIEN ZERRENDA, HAIEN ERREFERENTZIA ETA EDUKIEKIN

ERANSKINA

DOC. 1. Papeleta de votación en castellano.

DOC. 2. Sobre de votación en castellano.

DOC. 3. Papeleta de votación bilingüe.

DOC. 4. Sobre de votación bilingüe.

DOC. 5.1.A. Comunicación de constitución de coalición electoral.

DOC. 5.1.B. Reverso de Comunicación de constitución de coalición electoral.

DOC. 5.2.A. Presentación de candidatos.

DOC. 5.2.B. Reverso de Presentación de candidatos.

DOC. 5.3.A. Presentación de candidatos por agrupación de electores.

DOC. 5.3.B. Reverso de Presentación de candidatos por agrupación de electores.

DOC. 5.4.A. Presentación de candidatos por agrupación de electores (Hoja 2).

DOC. 5.4.B. Reverso de Presentación de candidatos por agrupación de electores (Hoja 2).

DOC. 5.5. Sobre para voto por correo (mesa electoral).

DOC. 5.6. Sobre de voto por correo para Presidente de Junta Electoral.

DOC. 5.7. Instrucciones para voto por correo.

DOC. 5.8. Esquema de voto por correo.

DOC. 5.9.A. Credencial de interventor matriz.

DOC. 5.9.B. Credencial de interventor copia 1.

DOC. 5.9.C. Credencial de interventor copia 2.

DOC. 5.9.D. Credencial de interventor copia 3.

DOC. 5.10.A. Credencial de apoderado matriz.

DOC. 5.10.B. Credencial de apoderado copia.

DOC. 5.11.A. Acta de constitución de mesa.

DOC. 5.11.B. Reverso de Acta de constitución de mesa.

DOC. 5.12. Acta de escrutinio de mesa.

DOC. 5.13.A. Acta de la sesión.

DOC. 5.13.B. Reverso de Acta de la sesión.

DOC. 5.14. Sobre grande 1 para el Juez.

DOC. 5.15. Sobre grande 2 para el Juez.

DOC. 5.16. Sobre grande 3 para el funcionario de Correos.

DOC. 5.17. Recibo a firmar por el Juez.

DOC. 5.18. Recibo a firmar por el funcionario de Correos.

DOC. 5.19. Acta de constitución de la Junta para escrutinio.

DOC. 5.20. Acta de escrutinio.

DOC. 5.21. Acta de la sesión de escrutinio.

DOC. 5.22.A. Acta de proclamación.

DOC. 5.22.B. Reverso de Acta de proclamación.

DOC. 5.22.C. Acta de proclamación (Hoja 2).

DOC. 5.23. Credencial de Parlamentario Foral.

DOC. 5.24. Sobre para remisión de documentación a los residentes ausentes en el extranjero.

DOC. 6.1.A. Comunicación de constitución de coalición electoral / Hauteskunde koalizioa eratzearen jakinarazpena.

DOC. 6.1.B. Reverso de Comunicación de constitución de coalición electoral / Hauteskunde koalizioa eratzearen jakinarazpena (atzealdea).

DOC. 6.2.A. Presentación de candidatos / Hautagaien aurkezpena.

DOC. 6.2.B. Reverso de Presentación de candidatos / Hautagaien aurkezpena (atzealdea).

DOC. 6.3.A. Presentación de candidatos por agrupación de electores / Hautesle elkarteetako hautagaien aurkezpena.

DOC. 6.3.B. Reverso de Presentación de candidatos por agrupación de electores / Hautesle elkarteetako hautagaien aurkezpena (atzealdea).

DOC. 6.4.A. Presentación de candidatos por agrupación de electores (Hoja 2) / Hautesle elkarteetako hautagaien aurkezpena (2. orria).

DOC. 6.4.B. Reverso de Presentación de candidatos por agrupación de electores (Hoja 2) / Hautesle elkarteetako hautagaien aurkezpena (atzealdea) (2. orria).

DOC. 6.5. Sobre de voto por correo (mesa electoral) / Kartazala, botoa posta bidez igortzeko (Hauteskunde Mahaia).

DOC. 6.6. Sobre de voto por correo para Presidente de Junta Electoral / Kartazala, botoa posta bidez igortzeko (Hauteskunde Batzordeko burua).

DOC. 6.7. Instrucciones para voto por correo / Jarraibideak, botoa posta bidez igortzeko.

DOC. 6.8. Esquema de voto por correo / Eskema, botoa posta bidez igortzeko.

DOC. 6.9.A. Credencial interventor matriz / Interbentoreen kredentziala, matrizea.

DOC. 6.9.B. Credencial Interventor copia 1 / Interbentoreen kredentziala, 1. kopia.

DOC. 6.9.C. Credencial interventor copia 2 / Interbentoreen kredentziala, 2. kopia.

DOC. 6.9.D. Credencial interventor copia 3 / Interbentoreen kredentziala, 3. kopia.

DOC. 6.10.A. Credencial de apoderado matriz / Ahaldunen kredentziala, matrizea.

DOC. 6.10.B. Credencial de apoderado copia / Ahaldunen kredentziala, kopia.

DOC. 6.11.A. Acta de constitución de mesa / Mahaiaren eratze akta.

DOC. 6.11.B. Reverso de Acta de constitución de mesa / Mahaiaren eratze akta (atzealdea).

DOC. 6.12. Acta de escrutinio de mesa / Mahaiaren boto kontaketaren akta.

DOC. 6.13.A. Acta de la sesión / Ekitaldiaren akta.

DOC. 6.13.B. Reverso de Acta de la sesión / Ekitaldiaren akta (atzealdea).

DOC. 6.14. Sobre grande 1 para el Juez / Kartazal handia (1) epailearentzat.

DOC. 6.15. Sobre grande 2 para el Juez / Kartazal handia (2) epailearentzat.

DOC. 6.16. Sobre grande 3 para el funcionario de correos / Kartazal handia (3) Postako funtzionarioarentzat.

DOC. 6.17. Recibo a firmar por el Juez / Hartu-agiria, epaileak sinatzeko.

DOC. 6.18. Recibo a firmar por el funcionario de Correos / Hartu-agiria, Postako funtzionarioak sinatzeko.

DOC. 6.23. Credencial de Parlamentario Foral / Foru Parlamentarioaren kredentziala.

DOC. 6.24. Sobre para remisión de documentación a los residentes ausentes en el extranjero/ Atzerrian diren egoiliarrei dokumentazioa igortzeko kartazala.

Iragarkiaren kodea: c3086568