41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

16-18 metro kubikoko F.O.R.U. kamioi lumadunaren hornidura kontratatzeko lehiaketa

Modalitatea: lehiaketa irekia.

Xedea: 16-18 metro kubikoko F.O.R.U. kamioi lumadunaren hornidura kontratatzea (egitea eta entregatzeko tokiraino ekartzea).

Mota: kontratuaren aurrekontuak, gehienez ere, 138.232,78 euro egiten du, BEZa barne, ekipo osorako.

Proposamenak aurkezteko toki-egunak: Udal honetako erregistro orokorrean aurkeztu behar dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hogeita sei egun naturaleko epean.

Behin-behineko fidantza: Baztango Udaleko Gordailuzaintzan 2.764 euro, dirutan edo legezko abalaren bidez utzi izanaren frogagiria.

Agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan agertzen direnak.

Proposamenak non eta noiz irekiko diren: aurkeztutako proposamen ekonomikoak Baztango Balleko Etxean irekiko dira, jendaurreko ekitaldian, proposamenak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hamargarren laneguneko eguerdiko ordu bat eta erdietan.

Bertzelako xehetasunak: baldintza tekniko administratibo partikularren pleguan jasotzen dira, eta hura Balleko Etxeko bulegoan dago, Elizondon, lizitatzaileen eskura.

Baztanen, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita bortzean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0302338