41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M O R E N T I N

Udal Planeko aldaketa hasiera batean onetsirik

Udalak Morentingo Udal Planeko aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 2003ko otsailaren 20an egin osoko bilkuran. Delako aldaketak lurzoru urbanizaezinean azienda ustiategi tikiak paratzeari eragiten dio.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko Foru Legearen 127. artikuluan lege testu beraren 115. artikuluarekin bat ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Morentinen, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita seian. Alkatea, Dionisio Pérez Sanz.

Iragarkiaren kodea: A0302336