41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

J A I T Z

2003ko karga-tasak

Udalak, 2003ko urtarrilaren 24an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeak xedatutakoa betez:

1._2003ko ekitaldirako karga-tasak, portzentajeak eta indizeak ezarri dira. Hona hemen:

Hirilurreko kontribuzioaren tasa: ehuneko 0,20.

Landalurreko kontribuzioaren tasa: ehuneko 0,60.

Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zergaren tasa: ehuneko 2,5.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren indizea: 1.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 175. artikuluan agertzen diren taulen arabera, % 2,5 aplikatuko zaie aldi guztiei.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Jaitzen, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zortzian. Alkatea, Ana María Soto Sotil.

Iragarkiaren kodea: A0302328