41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

E D I K T U A

Aditzera ematen zaio Mohamed Anouar Bilak jaunari, azken helbide ezaguna Berriozarko Oianondoa, 10-5.a B izan baitu, ezen, 2003ko otsailaren hogeita bortzean, Berriozarko Alkatetzak ondoko ebazpena eman duela (otsaila 60/03) eta jakinarazten zaizkio, orobat, haren kontra paratzen ahal dituen errekurtsoak. Hona hemen:

"Haouri Rahmouna jaunak salaketa aurkeztu du, eta hartan adierazi Mohamed Anouar Bilak jauna behar ez bezala erroldaturik dagoela Berriozarko Oianondoa, 10-5.a B-n, izan ere ez da han bizi. Beraz, hura ikusirik, ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Mohamed Anouar Bilak jaunari erroldatik ofizioz kentzeko espedientea irekitzea, Toki Entitateetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren gaineko Erregelamenduaren 72. artikuluan 54. artikuluari dagokionez aurreikusitakoarekin bat.

Bigarrena._Tomás Mena García jauna eta María Dolores Esteban Ibáñez andrea hurrenez hurren instruktore eta idazkari izendatzea.

Hirugarrena._Espedientea ireki dela jakinaraztea eta hamar eguneko epea ematea, alegazioetarako.

Laugarrena._Udaltzaingoari agintzea aipatu helbidean agertzeko, aipatu jakinarazpenak egin ditzan eta, beharrik bada, biltzen diren inguruabar guztien gaineko txostena egin dezan.

Borzgarrena._Espedientea, instruktorearen txostenarekin batean, Erroldatze Kontseiluari bidaltzea, salatuak erroldatik kentzeko ezadostasuna agertzen badu." Sinatua: Benito José Ríos Ochoa, Berriozarko Udaleko alkate udalburua.

Erabaki honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu, baina interesatuek, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107.1 artikuluan (1992ko 285. "Estatuko Aldizkari Ofiziala", azaroaren 27koa) ezarritakoari jarraikiz, haren aurkako alegazioak aurkezten ahalko dituzte eta, betiere, prozedura honi amaiera ematen dion ebazpena errekurritzen ahalko dute.

Jakinarazten da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Berriozarren, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita bortzean. Idazkari orokorra, Tomás Mena García.

Iragarkiaren kodea: a0302322