41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

Ebazpen proposamenen jakinarazpena

Trafikoari buruz indarrean dagoen araudia hausteagatik irekitako zehapen espedienteetan emandako ebazpen proposamenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuaren bizitokia non, hango Udalaren iragarki oholean.

Espedientea: 555/03. Jabea: Unidiano Ejea, Josetxo. Matrikula: NA-6820-BC. Arau-haustearen tokia: Zubiarte karrika (Kalbarioaren ondoan). Eguna: 2002ko abenduaren 6a. Ordua: 20:50. Zenbatekoa: 40 euro. Arau-haustea: 38.3BSL 91.2mZEO.

Frogatutzat jotzen diren egitateak, dakarten arau-haustea, kalifikazioa, erantzulea eta proposatzen den zehapena, ebazpen proposamen honen aurkiko laukitxoetan agertzen dira, hurrenez hurren idazkun hauek dituztela: "egitate salatua", "agindu urratua", "kalifikazioa", "salatua" edo "zenbatekoa".

Alegazioak aurkezturik ere edo eskatutako frogak eginik ere, ez du baliorik galdu egindako arau-hausteak, eta, hortaz, ezetsi dira.

Otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoari jarraituz, salatuak 15 egun balioduneko epea izanen du, ebazpen proposamen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, bidezko juzgatzen duen guztia alegatzeko eta egokitzat jotzen dituen agiriak aurkezteko. Hori Udalaren erregistro orokorraren bitartez edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako bideren batez baliatuz egin beharko du.

Halaber, aditzera ematen zaio espedientea Udaleko bulegoetan dagoela bere eskura, 8:00etatik 14:00etara. Egun baliodunetan han aztertzen ahalko du, baita espedienteko agirietatik nahi dituen kopiak eskatu ere. Espedientearen instruktorea.

Uharten, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauan. Alkatea, José Iriguibel López.

Iragarkiaren kodea: A0302240