41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Ordenantzetako aldaketa behin betikoz onetsirik

Leitzako Udalak, 2002ko azaroaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ondoko ordenantzetako aldaketa:

_Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza.

_Zaborrak bildu eta tratatzeko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza.

_Haurtzaindegi zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Erabaki hau abenduaren 30ean argitaratu zen, 2002ko 157. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, baita hogeita hamar egunean jendaurrean jarri ere Leitzako Udalaren iragarki oholean, interesatuek azter zezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez zitzaten.

Epe hori iragandakoan, eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsirik gelditu da aipatu ordenantzetako aldaketa; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legean eman zaion idazketaren ariora.

Leitzan, bi mila eta hiruko otsailaren hemezortzian. Alkatea, Tomas Azpiroz Alkoz.

ZABORREN BILTZE ETA TRATAMENDU ZERBITZUEN TASAREN GAINEKO ORDENANTZA

a) Etxeko zabor edo hondakin solidoak biltzeagatik: lau hiletik behin, 17,90 euro.

b) Lantegiko edo saltegiko zabor edo hondakin solidoak biltzeagatik:

1. taldea._Zapata-denda, ardotegi, argazki-denda, banketxe, bulego, erloju-denda, arma-denda, gimnasio, ikastetxe, ileapaindegi, lore-denda, okindegi, erresidentzia eta tindategiak: urteko 96,27 euro.

2. taldea._Arrandegi eta janari-dendak: urteko 164,21 euro.

3. taldea._Zurgindegiak, elkarteak, farmaziak, garbigai- dendak, gasolindegiak, liburu-dendak eta jolas-aretoak: urteko 113,08 euro.

4. taldea._Arropa-denda, burdindegi, iturgintza-enpresa, harategi, Izoztuen Etxea eta Etxe Tresnak: 130,21 euro.

5. taldea._Jatetxeak, tabernak, taberna-jatetxeak eta taberna-jatetxe-ostatua: 197,34 euro.

6. taldea._PII Landa Industrialdeko biltegiak: 141,28 euro.

7. taldea._Hotelak: 504,61 euro.

UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

_Etxebizitzetako kontsumoa:

a) 53,33 m3 ur arteraino, lau hiletik behin: 7,02 euro/m3.

b) 53,33 m3tik gora gastatzen den metro kubiko bakoitzeko, lau hiletik behin: 0,23 euro/m3.

_Industrien kontsumoa:

a) Lau hiletik behin, 666,66 m3 arteraino: 0,30 euro/m3.

b) 666,66 m3-tik gora gastatzen dena: 0,54 euro/m3.

_Ur-sarera loturak egiteko tasa: 137,38 euro.

_Ur-kontagailuen prezioa: 37,47 euro.

HAURTZAINDEGI ZERBITZUA EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

a) Ume bakoitzeko, 60,10 euro hilero.

Iragarkiaren kodea: A0302229