41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

E D I K T U A

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 49.4 eta 61. artikuluetan xedatuari jarraikiz (285. EAO, 1992ko azaroaren 27koa), aditzera ematen da ezen ebazpen baten bidez zehapen espedientea abiarazi eta karguen plegua eratu dela, Animalien babesari buruzko Legea ustez hausteagatik. Ediktu hau argitaratzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatua bizi den Udalaren iragarki oholean.

Ustezko arau-hauslea: Germán Montoya Urretavizcaya.

Gertakariak: zakur bat aske eramatea eremu publikoan (Olatzen, San Sebastian plazan), 2002ko uztailaren 27an, arratsaldeko bost eta erdietan.

Arau-haustea: arina.

Proposaturiko zehapena: 60,10 euro.

Ebazpena emateko organo eskuduna: Eguesibarko Udaleko alkatetza.

Azaroaren 14ko 225/1994 Foru Dekretuko 3. artikuluari jarraikiz, ustezko arau hausleari hamabost eguneko epea ematen zaio, hau argitaratzen denetik aitzina, bidezko juzgatzen dituen alegazio, agiri edo informazioak aurkez ditzan eta, nahi izanez gero, froga bat proposa dezan, zer bitarteko baliatzeko asmoa duen zehazturik.

Eguesibarren, bi mila eta hiruko otsailaren hemeretzian. Instruktorea, María Angeles Pascal Cabodevilla.

Iragarkiaren kodea: A0302189