41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F O N T E L L A S

2003ko lan-egutegia eta lanerako balio gabeko egunak onestea

Fontellasko Udalak, 2003ko otsailaren 13ko osoko bilkuran, erabaki zuen Fontellasko Udalaren zerbitzuko langileen 2003ko lan-egutegia onestea, horretarako xedapen hauetan oinarrituta: 85/2002 Foru Agindua, uztailaren 4koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2003ko asteguneko jaiak zein diren zehazten duena; eta 969/2002 Ebazpena, azaroaren 27koa, Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2003ko jaiegun ordainduak, errekuperatu behar ez direnak, ezartzen dituena.

Horrenbestez, honako hauek dira Udalaren zerbitzuko langileek 2003ko astegunetan jai izanen dituzten egunak:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Apirilaren 17a: Ostegun Saindua.

Apirilaren 18a: Ostiral Saindua.

Apirilaren 21a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Uztailaren 25a: Done Jakue apostolua.

Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

Irailaren 4a eta 5a: Arrosarioko Ama Birjinaren festak.

Azaroaren 1a: Omiasaindu.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

Abenduaren 6a: Konstituzio eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri.

Lanerako balio gabeko egunak izanen dira 2003ko igande guztiak, eta gainera, urtarrilaren 1a eta 6a; apirilaren 17a, 18a eta 21a; maiatzaren 1a; uztailaren 25a; abuztuaren 15a; irailaren 4a eta 5a; azaroaren 1a; eta abenduaren 3a, 6a, 8a eta 25a.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Fontellasen, bi mila eta hiruko otsailaren hamalauan. Alkate udalburua, Andrés Agorreta.

Iragarkiaren kodea: A0302187