41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTUR ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2002ko ekitaldiko aurrekontua eta plantilla organikoa

2003ko urtarrilaren 20an, 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitateko 2002ko aurrekontua eta plantilla organikoa hasiera batez onesteari buruzko iragarkia argitaratu zen.

Jendaurreko aldia igaro ondoren, aurrekontuaren eta plantilla organikoaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legeko 276.2 artikuluan xedatuarekin bat.

Hori dela eta, 6/90 Foru Legeko 277.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betikoz onetsitako aurrekontuaren eta plantilla organikoaren laburpena ematen da argitara, ezagut dadin.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 23.935,57 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 48.115,86 euro.

6. kapitulua._Inbertsioak: 3.000 euro.

Gastuak, guztira: 75.051,43 euro.

DIRUSARRERAK:

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 6.881,01 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 68.170,42 euro.

Dirusarrerak, guztira: 75.051,43 euro.

Plantilla organikoa

1. Kirol koordinatzaile bat. 1. B. LP. Jardunean, aldi baterako bete arte.

2. Kirol koordinatzaile bat. 1. B. LP. Hutsik. O.L. Finkoa.

3. Jardueretako erakusleak. 10. S/G.

Tafallan, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita seian. Mankomunitateko burua, José Luis Ibáñez Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: A0302186