41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

31/2003 FORU DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, abenduaren 18ko 594/1995 Foru Dekretua, kirol eta gazteriaren arloko dirulaguntzak arautzen zituena, indarrik gabe uzten duena.

Abenduaren 18ko 594/1995 Foru Dekretuak, kirol eta gazteriaren arloko dirulaguntzak arautzen dituenak, hauxe zuen xedea: batetik, legezko arautze orokorrik ez zegoen garaian dirulaguntzen araubide orokorra ezartzea eta, bestetik, ongi bereiztea dirulaguntzak ematean zein eskumen zituen Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoak eta zein Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak, hari atxikia baitzegoen.

Aipatu araubide orokorra, gaur egun, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legeak ezartzen du, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorrari buruzko legeak, abenduaren 18ko 594/1995 Foru Dekretuak garatzen zituen aferaguztiak modu zabalagoan arautzen baititu.

Bestetik, eskumenei buruzko aferak gaur egun uztailaren 28ko 204/1997 Foru Dekretuan daude bildurik, hau da, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen foru dekretuan.

Hori horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko otsailaren hamarrean egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Indarrik gabe gelditzen da abenduaren 18ko 594/1995 Foru Dekretua, hau da, kirol eta gazteriaren arloko dirulaguntzak arautzen zituena.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hamarrean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: A0301562