41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Artikako industrialdeko urbanizazio proiektuaren aldaketa puntuala behin betiko onetsita

Berriobeitiko Udalak, 2003ko otsailaren 13an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1._Behin betiko onestea Artikako industrialdeko urbanizazio proiektuaren aldaketa puntuala, Ui-1 unitateari buruzkoa, Miguel Angel Roncal Azanza jaunak eta gainerako jabeek sustatua eta Luis Salanueva González industria ingeniariak prestatua. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

2._Urbanizazio proiektuaren aldaketa puntualaren behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.4 artikuluan xedatutakoari jarrraituz.

Berriobeitin, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita bostean. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0302178