41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Artikako industrialdeko borondatezko birzatiketaren aldaketa puntuala behin betiko onetsita

Berriobeitiko Udalak, 2003ko otsailaren 13an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1._Behin betiko onestea Artikako industrialdeko UI-1 unitatearen borondatezko birzatiketaren aldaketa puntuala, Miguel Angel Roncal Azanza jaunak eta gainerako jabeek sustatua eta Luis Salanueva González industria ingeniariak prestatua. Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 169.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

2._Birzatiketako aldaketa puntualaren behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 169.2.c) artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Berriobeitin, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita bostean. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0302177