41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Lotzako hirigunea urbanizatzeko proiektua hasiera batez onetsita

Berriobeitiko Udalak, 2003ko otsailaren 13an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1._Hasiera batez onestea Lotzako hirigunea urbanizatzeko proiektua, Berriobeitiko Udalak sustatua eta Loperena Portillo arkitektoek prestatua. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

2._Onetsitako urbanizazio proiektua jendaurrean egonen da 15 egunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Horretarako iragarkia argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintzian gehien saltzen diren egunkarietakoren batean, eta banan-banan jakinaraziko zaie Lotzako Kontzejuko buruari eta jabeei nahiz zuzenean ukituak gertatzen diren gainerako interesatuei berei, urbanizazio proiektuaren esparruan sartuta daudenei.

Partikular interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahalko dituzte jendaurreko epean.

Berriobeitin, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita bostean. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0302175