41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Berriogoitiko BB2 sektorea birzatitzeko proiektua hasiera batez onetsita

Berriobeitiko Udalak, 2003ko otsailaren 13an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1._Hasiera batez onestea Berriogoitiko BB2 sektorea birzatitzeko proiektua, hartara eratutako Konpentsazio Batzordeak sustatua eta Blas Otazu hirigintzako abokatuak eta Ignacio Castilla arkitektoak prestatua. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 161. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

2._Talde prestatzaileak udal arkitektoak bere txostenean adierazitako gomendioetara egokitu beharko du birzatiketa proiektua.

3._Onetsitako birzatiketa jendaurrean egonen da hamabost egunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 161.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Horretarako iragarkia argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintzian gehien saltzen diren egunkarietakoren batean, eta banan-banan jakinaraziko zaie Berriogoitiko Kontzejuko buruari eta jabeei nahiz zuzenean ukituak gertatzen diren gainerako interesatuei berei, BB2 sektoreko Plan Partzialaren esparruan sartuta daudenei.

Partikular interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahalko dituzte jendaurreko epean.

Berriobeitin, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita bostean. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0302174