41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Zehapen espedientea irekitzea

Ikusirik 2002077 espedientean egin diren jarduketak, NA-7539-AY matrikuladun Mitsubishi Canter ibilgailauren kontra aurkeztutako salaketaren gainean, zeinaren titular "Santiago Ausejo Beorlegui, S.L." agertzen baita, eta delako salaketa 2002-10-25ean jakinarazia izanik indarra duen araudiari jarraikiz, eta arau-haustearen erantzule den gidaria nor zen erran zezan errekerimendua moduz egin bazitzaion ere ematen zitzaion epearen barnean hala egin ez duenez, ezta zergatik ez duen egin arrazoitu ere,

Hau ebatzi dut:

1._Santiago Ausejo Beorlegui, S.L.ri espedientea irekitzea, egin den ustezko arau-hauslearen erantzuletzat hartzen baita.

2._Adieraztea ezen aipatutakoa 339/90 Legegintzako Errege Dekretuaren 72.3 artikuluaren kontrako arau-hauste administratiboa izan daitekeela, legeak aginduta larritzat har daitekeena. Haren zehapenak 300 euro egin dezake, delako xedapenaren 67. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Aipatu Legegintzako Errege Dekretuaren 7.a) artikuluak ahalmena ematen die udalerriei gai honen gaineko arau-hausteengatik zehapenak emateko eta, zehatz-mehatz, Alkatearen eskutan uzten du ahalmen hori, 68.2 artikuluaren indarrez.

3._Udaltzainburua irekitako espdientearen instruktore izendatzea. Haren errefuxatzea sustatzen ahal du, azaroaren 26ko 30/92 Legearen 29. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

4._Ustezko erantzuleari aditzera ematea bere erantzukuzina aitor dezakeela, abuztuaren 4ko 1398/93 Legegintzako Errege Dekretuaren 8. artikuluan aurreikusten diren ondorioekin, eta orobat, jadanik aipatua den 339/90 Legegintzako Errege Dekretuaren 67. artikuluari jarraikiz, diru zehapena ordain dezakeela, halakorik bada, salaketa jakinarazi ondoko 10 egunean, % 20 merkeago horretarako behin-behinekoz finkatu den 150,25 euroko zenbatekoaren gainean, Baztango udal mugapeko eremu publikoen erabilera eta trafikoa arautzen dituen ordenantzan, 2001-10-31n 132. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, arautzen den bezala.

5._Ebazpen hau biltzen duenetik aitzina, espedientatuak hamabortz egun balioduneko epea izanen du bere defentsaren alde komenigarri iruditzen zaion guztia alegatzeko eta bidezko juzgatzen dituen frogak proposatzeko, eta aitortzen zaio ordenamendu juridikoan onartzen diren defentsa bideak erabiltzeko eta entzutea izateko eskubidea. Horretarako idatzia aurkeztu beharko du Baztango Balleko Etxeko erregistro orokorrean edo azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietako batean.

6._Aipatu epean prozeduraren hastapenaren edukiaz alegaziorik aurkeztu ezean, administrazio egintza hau ebazpen proposamentzat hartu ahal izanen da eta Zehapen Ahalmena erabiltzeko Prozeduraren gaineko Erregelamenduaren 18 eta 19. artikuluetan aurreikusitako ondorioak izanen ditu.

Baztanen, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita bortzean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0302169