41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R I B E R R I

Aurrekontuko aldaketa onetsirik

Udal honek, 2002ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kreditu bereziari buruzko espedientea, hemeretzi mila laurehun eta hirurogeita hamahiru euro eta laurogeita lau zentimokoa (19.473,84 euro).

Espediente hori jendaurrean egonen da, hamabost egun baliodunean, herritarrek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bidezko ondorioak izan ditzan, aipatu erabakia betez, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legeko 276. artikuluan eta harekin bat datozen gainerako arauetan xedatuari jarraikiz.

Erriberrin, bi mila eta hiruko otsailaren zazpian. Alkatea, María Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: a0301931