41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Legeak

21/2003 FORU LEGEA, martxoaren 25ekoa, Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak hobetzeko neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legea aldatzekoa.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela

UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IRAKASKUNTZAK HOBETZEKO NEURRIEI BURUZKO UZTAILAREN 2KO 26/2002 FORU LEGEA ALDATZEKO FORU LEGEA

ZIOEN AZALPENA

Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak hobetzeko neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legea (2002ko uztailaren 12ko 84. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua) presako prozeduraz tramitatu eta ekainaren 27ko Osoko Bilkuran onetsi zen. Haren irizpenaren bozketen ondorioz, ordea, akats bat gertatu zen xedapen gehigarri berrien eta xedapen iragankor bakarraren txanda ailegatu zenean, eta bozketaren emaitzak ez du islatzen Biltzarreko talderen baten nahia.

26/2002 Foru Legearen azken testuan, argitaratutakoan, antzeman daiteke bigarren xedapen gehigarriaren eta xedapen iragankor bakarraren edukiak, eremu ez-euskalduneko ikastolen finantziazioaren ingurukoak biak, nahasgarriak direla aplikatu beharreko edukia ulertzeko orduan eta, beraz, komeni da nahi gabeko akats hori zuzentzea araua aplikatzean segurtasun juridikoa bermatzeko.

Artikulu bakarra._Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak hobetzeko neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legearen bigarren xedapen gehigarria indarrik gabe gelditzen da.

XEDAPEN INDARGABETZAILE BAKARRA

Foru lege honen aurka doazen xedapen guztiak indarrik gabe gelditzen dira.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra foru lege honek.

Nik, Nafarroako foru eraentza birrezarri eta hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, Foru Lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizial"era igor dadila agintzen dut eta hiritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita bostean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: A0303308