41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

E D I K T U A

José Angel Linares Banzo jauna, Cintruenigoko Obretako eta Hirigintzako zinegotzi delegatua.

Ikusirik herriko San Juan kaleko 12an den eraikinaren egoerari buruz Udalaren Hirigintza Zerbitzuak eman txostena, non frogatu baita eraikin horrek matxura hauek dituela:

_Sarrerako atearen ateburua eroria du.

_Histurak daude fatxada nagusi guztian eta beheko solairua oro har hondatuta dago.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 224. artikuluan eta Lurzoruaren Araubideari eta Balorazioei buruzko apirilaren 13ko 6/1998 Legearen 19. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Hau ebatzi dut:

1._José María Olaso Villalba jaunari, katastroan hura baita jabea, edo benetako jabeei agintzea honako obra hauek egin ditzatela, hirurogei egun naturaleko epean:

a) Baoetako buruak eta janbak konpondu eta sendotzea.

b) Fatxada guztia konpontzea, egungo estaldura kendu eta berriz jartzea.

c) Fatxada okre koloreekin pintatzea.

2._Etxe horretako jabeei ohartaraztea ezen, aitzineko puntuan errekeritutako lanak ezarritako epean egiten ez badituzte, Udalak epea bukatu eta biharamunetik obrak haien ordez egin ahalko dituela eta, hori gertatuz gero, behar diren tasak igorriko zaizkiela edo, bestela, isun hertsatzaileak paratu ahalko dituela Udalak hilabetero.

3._Era berean, jabeei ohartaraztea ezen, aipatu epean obrak egiten ez badira, zehapen espedientea abiaraziko dela, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 248.5 artikuluan sailkatutako hutsegite arinaren ustezko erantzuleak izateagatik. Hutsegite arina 300,51 eurotik 6.010,12 eurora bitarteko isunarekin zehaturik dago.

Obra horiei ekiteko zaharberritzeko dirulaguntzak eskura daitezke, betiere eraikinaren egitura eta funtzionaltasunaren egokitzapena lortzeko beharrezkoak direnekin batera egiten badira.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, sail horretako Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Nafarroako eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialetan ematen da argitara, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59.4 eta 5 artikuluan xedatua betetzeko.

Cintruenigon, bi mila eta hiruko otsailaren hemeretzian. Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: A0301995