41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Ingurumen arloko Baimen Osatuaren eta Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioaren eskabidea, Miguel Angel Marín Escribano jaunak egina.

Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzko irailaren 30eko 1131/88 Errege Dekretuko 15. artikuluan eta Kutsaduraren aurkako aurreneurri eta kontrol osatuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeko 16. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela, hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan (Iruñeko Alondegi kaleko 1eko lehen oinean), bulego orduetan, jarduera horretan interesa dutenek, aztertu ondoren, epe horretan bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten.

Espedientea: 0521 Ebazpena, Ingurumen zuzendari nagusiak emana. Eskatzailea: Miguel Angel Marín Escribano. Jarduera: Zerri-haztegia. Tokia: Espartal alderdia, 22. poligonoa, 66. lurzatia (Zarrakaztelu). Udalerria: Zarrakaztelu.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamazapian._Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Alberto Otamendi Saldise.

Iragarkiaren kodea: A0303112