41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Pediatriako barrutiko sendagile espezialista izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Pediatriako barrutiko sendagile espezialista izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedaturikoari jarraikiz (2002ko otsailaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 25. zk., argitaraturiko deialdia), deialdi horretako epaimahaiak probak puntu gehienez gainditu eta deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena aurkeztu du.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Pediatriako barrutiko sendagile espezialista izateko bi lanpostutarako honako hauek izendatzeko proposamena onesten da:

MERCEDES HERRANZ AGUIRRE

GABRIEL DURAN URDANIZ

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamahiruan._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: A0303013