I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Biokimika Klinikoko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ospitaleko Biokimika Klinikoko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedaturikoari jarraikiz, deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituen izangaia izendatzeko proposamena aurkeztu du. Deialdia 2002ko otsailaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 25. zenbakian.
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Biokimika Klinikoko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu baterako honako hau izendatzeko proposamena onesten da:
ADRIANA RIVERO MARCOTEGUI
2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak sor ditzan.
Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamahiruan._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.
Iragarkiaren kodea: A0303008