41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2003ko martxoaren 10ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, arkitekto teknikoen zerrenda bat hauta-proben bidez osatzeko deialdia onesten duena, 2003, 2004 eta 2005ean sortzen diren premien arabera, aldi baterako kontratazioak egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta, kasua bada, haren menpeko erakunde autonomoetan (Osasunbidean-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik).

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2003ko martxoaren 10ean emandako Ebazpenaren bidez, arkitekto teknikoen zerrenda bat hauta-proben bidez osatzeko deialdia onetsi da, 2003, 2004 eta 2005ean sortzen diren premien arabera, aldi baterako kontratazioak egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta, kasua bada, haren menpeko erakunde autonomoetan (Osasunbidean-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik), ondoko oinarriei jarraituz:

O I N A R R I A K

1._Deialdia egiten da arkitekto teknikoen zerrenda bat hauta-proben bidez osatzeko, ondoren 2003., 2004. eta 2005. urteetan, aldi baterako kontratatu ahal izateko, Foru Komunitateko Administrazioan eta, hala bada, haren menpeko erakunde autonomoetan (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik) sortzen diren premien arabera. Hori eginen da honakootan xedatutakoari jarraikiz: Langileak Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko 1985eko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 17an, argitaratu zen Erregelamenduko 42.2.c) artikulua eta Nafarroako Foru Komuniteko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen lan-baldintzei buruzko Itunak.

Zerrenda horretako langileak aldi baterako kontratatu ahal izateko baldintza izanen da prestakuntzako lanpostuetan sartzeko arkitekto teknikorik ez egotea edo, badago, lanpostu horiei uko egitea, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan xedaturikoarekin bat. Izan ere, Foru Dekretu horren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko 24. artikuluko 2. idatz-zatia hein batean garatuz, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako langileen prestakuntza eta hobekuntza profesionala errazten da.

Nolanahi dela ere, kontuan hartuko da, zerrendako aldi baterako langileen kontratazioa egin aitzinetik, halako lanpostuan lan kontratupeko langile finko edo funtzionario izateko egin den edo egitekoa den azken deialdi publikoan hauta-probak gainditu eta lanposturik gabe gelditu den pertsonarik ba ote dagoen; izan ere, egindako azken deialdi publikoa gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnek lehentasuna izanen dute aldi baterako lanpostuak betetzeko.

Eskaintza egin ostean edo gisa horretako langilerik ez dagoelako aukera horiek agorturik, aipatu zerrendan dauden pertsonei dei eginen zaie, erdietsitako puntuazioaren arabera.

2._Hautatutako izangaiak administrazio araubidean kontratatzen ahalko dira aldi baterako. Kontratua egiten denean honako hauek xedatutakoari jarraituko zaio: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88.b) artikulua eta hurrengoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ematen dituen urtarrilaren 7ko 1/2002 Foru Dekretua eta aplikagarriak diren gainerako arauzko xedapenak. Lanpostu horri dagozkion lansariak jasoko dituzte, baina ez plantillako funtzionarioek bakarrik jasotzen dituztenak, hala nola antzinatasuna, gradua eta familia laguntza.

Kontratatuak Gizarte Segurantzaren orotariko araubidean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.

Aparteko kasuetan aldi baterako kontratuak lan araubidekoak izan ahalko dira.

3._Izangaiek bete beharreko baldintzak:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europako Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europako Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuak direla medio langileen zirkulazio librea aplikatzen duen eremuko estatu batekoa; orobat, espainiarren eta Europako Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, Europako Batasuneko herritarren ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Adinez nagusi izatea.

c) Arkitekto teknikoaren titulu ofiziala izatea, edo eskuratzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen agiria.

d) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gorputz eta gogo gaitasuna izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez egotea.

Espainiako herritartasuna ez duten izangaiek agiria aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazteko.

Baldintza horiek agiri bidez frogatu beharko dituzte hautatu eta kontratatzen diren izangaiek, kontratua izenpetu aurretik horretarako ezartzen zaien unean.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hauta-probek dirauteino eta kontratatu arte beharko dira bete.

4._Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2an) aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren baliabideen bidez. Aipatu eskabideak deialdiko I. eranskinean argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan eskuratzen ahalko dira (Karlos III.a etorbidea, 2, ataria), eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko epearen azken eguna baino lehenago.

4.2. %33ko edo hortik gorako minusbalioa aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako elbarritasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera elbarriak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

5._Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6._Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak ikusgai paratuko ditu, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko atarian. Bertan hauta-probak egiteko tokia eta eguna adieraziko dira. Proba horiek 2003ko apirilaren bigarren hamabostaldian izanen dira (oraindik erabakitzeke dagoen egunean).

7._Hauta-probak zuzenduko dituen epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Epaimahaiburua: Marta Echavarren Zozaya andrea, arkitektoa, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Ekonomia eta Europako Aferen Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuko Ondarea Kudeatzeko Ataleko burua.

Ordezkoa: Eneko Ardaiz Ganuza jauna, arkitekto teknikoa, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Ekonomia eta Europako Aferen Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuko Ondarea Kudeatzeko Ataleko Arkitektura eta Kontserbazio Bulegoa burua.

Mahaikidea: Julián Sarasa Azcárate jauna, arkitekto teknikoa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko Balorazio Txostenen Bulegoko burua.

Ordezkoa: Ramón Grade Pérez jauna, arkitekto teknikoa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko Tasazio Ataleko burua.

Mahaikidea: Francisco Javier Zabalza Ducun jauna, arkitekto teknikoa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Ataleko burua.

Ordezkoa: José Ramón Lasanta Montes jauna, arkitekto teknikoa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Ataleko Eraikuntza Bulegoko burua.

Mahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Langileri Batzordearen ordezkari bat, berak hautatua, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 3. idatz-zatiko 20. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Ordezkoa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Langileri Batzordearen ordezkari bat, berak hautatua, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 3. idatz-zatiko 20. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Mahaikide idazkaria: José Antonio Marañón Oricáin jauna, administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen Zerbitzuko Kontratupeko Langileen Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

Ordezkoa: Pablo Luis García Yárnoz jauna, administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen Zerbitzuko Kontratupeko Langileen Araubide Juridikoaren Atalari atxikia.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarririko arrazoiak gertatzeagatik, edo beste zerbaitengatik, epaimahaia aldatuko balitz, halaxe jakinaraziko litzateke, onartu eta baztertu diren izangaien zerrendarekin batera.

Epaimahaia hautapen probak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake, probetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta epaimahaiari horietan baizik ez diote lagunduko.

8.1. Hautapena honako proba hauen bidez eginen da:

a) Lehenbiziko proba: teorikoa, deialdiko II. eranskineko gaiei buruz epaimahaiak egindako galdera labur sorta bati idatziz erantzutea.

b) Bigarren proba: Psikoteknikoa: zenbait proba eginen dira neurtzeko oposiziogileak noraino egokitzen diren deialdi honetako helburu diren lanpostuen profil profesiografikora. Proba hauek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Zerbitzuak eginen ditu eta haien emaitzak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako.

c) Hirugarren proba: buruz buruko elkarrizketa, lanpostuarekiko egokitzapena zehazteko. Epaimahaiak elkarrizketa eginen du bigarren proba gainditzen duten izangaietako bakoitzarekin. Bete beharreko lanpostuaren edukiarekin eta eginkizunekin zerikusia duen edozein gairi buruzkoa izanen da elkarrizketa.

2. Probak honela baloratuko dira:

a) Lehenbiziko proba (teorikoa): 60 puntu bitarte. Bazterturik geldituko dira ariketari emandako gehieneko puntuazioaren erdia, gutxienez, erdiesten ez duten izangaiak.

b) Bigarren proba: 30 puntu bitarte. Bazterturik geldituko dira ariketari emandako gehieneko puntuazioaren erdia, gutxienez, erdiesten ez duten izangaiak.

c) Hirugarren proba: buruz buruko elkarrizketa. 10 puntu gehienez, eta ez da inor baztertuko.

Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute probetara.

9._Gainditu duten izangaien zerrenda Nafarroako Gobernuko iragarki oholean paratuko da.

10._Hautatutako izangaiei deitzen ahalko zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta, kasua bada, haren menpeko erakunde autonomoetan (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik) sortzen diren beharren arabera.

Langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian, 3. idatz-zatian, ezarritakoa (Foru Komunitatean ezgaitasuna duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

11._Deialdiaren, oinarri hauen eta deialdia aplikatzeko egintzen aurka gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, helegitearen xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta lege hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat. Gora jotzeko errekurtsoaren gaineko ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamarrean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

......................... jaunak/andreak, adin nagusikoak; Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia (edo horren baliokidea den nortasun-agiriarena): ..........., jaioteguna: ..........., jaioterria: ..........., nazionalitatea: .............., gaurko helbidea: ............, herria: ................, probintzia: ............., posta kodea: ................., etxeko telefonoa: ...................., harremanetarako telefonoa: ......................

ADIERAZTEN DU:

Arkitekto teknikoen zerrenda bat hauta-proben bidez osatzeko deialdia onetsi dela, 2003, 2004 eta 2005ean sortzen diren premien arabera, aldi baterako kontratazioak egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta, kasua bada, haren menpeko erakunde autonomoetan (Osasunbidean-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik), eta deialdi hori 200...(e)ko ........zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu dela, 200...eko ...........aren ....(e)an.

Deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela, honako hauek alegia:

a) Arkitekto teknikoaren titulu ofiziala duela, edo eskuratzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen agiria.

b) Herritartasunari dagokionez, deialdiko 3. oinarrian xedaturikoa betetzen duela.

c) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gorputz eta gogo gaitasuna duela.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izana.

f Elbarria dela eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen duela, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean, minusbaliotasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

f Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten duela, erakunde eskudun batek emana.

(X bat idatzi, behar diren laukitxoetan).

ESKATZEN DU:

Aipatu deialdian onartua izatea, hauta-probetan parte hartu ahal izateko.

Iruñean, 200.....(e)ko ................aren .............(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. gaia._Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legea.

2. gaia._Etxegintzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 legea. Helburua eta aplikazio eremua. Betebehar tekniko eta administratiboak. Eraikuntzaren eragileak. Erantzukizunak eta bermeak.

3. gaia._Lan arriskuei aurrea hartzea: Europako arautegia. Lan Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzko 31/1995 Legea. 39/1997 Errege Dekretua. Prebentzio-zerbitzuen erregelamendua. 135/1998 Foru Dekretua, arautegi hori Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparruari egokitzen diona.

4. gaia._Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea. Urbanizazio kuotak. Lurraren gaineko kontribuzioa: Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga.

5. gaia._Nafarroareko Ondareari buruzko 17/1985 Foru Legea, irailaren 27koa. Kontzeptuak eta motak. Administratzea. Eskuratzea. Besterentze eta lagatzea. Defentsa eta babesa. Jabari publikoa. Jabari pribatua. Erakunde autonomo eta sozietateak.

Iragarkiaren kodea: A0302943