41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

258/2003 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, Juan Francisco Serrano Medrano jauna Proiektu eta Obra Berezietarako eta Nafarroako Mendebaldea Zaintzeko Bulegoko buru kargutik kentzen duena. Kargu-uzteak 2003ko martxoaren 17az geroztiko ondorioak izanen ditu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Juan Francisco Serrano Medrano jauna Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu eta Obra Berezietarako eta Nafarroako Mendebaldea Zaintzeko Bulegoko buru kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2003ko martxoaren 17az geroztiko ondorioak izanen ditu.

2. Foru Agindu hau interesatuari eta Langileri Zerbitzuari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamazazpian._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: C3076822