41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

54/2003 FORU DEKRETUA, martxoaren 17koa, Juan Francisco Serrano Medrano jauna Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Ataleko buru izendatzen duena. Izendapenak 2003ko martxoaren 17az geroztiko ondorioak izanen ditu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Horrenbestez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiuruko martxoaren hamazazpiko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Juan Francisco Serrano Medrano jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2003ko martxoaren 17az geroztiko ondorioak izanen ditu.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamazazpian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A0303017