41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Ordenantza behin betikoz onetsirik

Leitzako Udalak, 2002ko abuztuaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ezinduentzako aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.

Erabaki hau irailaren 27an argitaratu zen, 2002ko 117. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, baita hogeita hamar egunean jendaurrean jarri ere Leitzako Udalaren iragarki oholean, interesatuek azter zezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez zitzaten.

Epe hori iragandakoan, eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsirik gelditu da aipatu ordenantza; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legean eman zaion idazketaren ariora.

Leitzan, bi mila eta hiruko otsailaren hemezortzian. Alkatea, Tomas Azpiroz Alkoz.

EZINDUENTZAKO APARKATZEKO TXARTELAK EMATEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

Lehenbizikoa._Xedea.

Ordenantza honen xedea da ezinduak direnei aparkatzeko txartela ematea arautzea, Europako Kontseiluak 1998ko ekainaren 4an egin zuen 98/376/CE gomendioarekin bat, ezgaitasuna dutenek beren ibilgailua aparkatu ahal dezaten, ondotik joan-etorri handirik egin behar izan gabe.

Bigarrena._Baldintzak.

Aparkatzeko txartela eskuratzeko, beharrezkoa izanen da honako baldintza hauek betetzea:

Baliaezintasun iraunkorra duten gidariak:

1._Interesa duen ezinduak indarra duen gidabaimena edukitzea.

2._Mugikortasun urria eragiten dion minusbaliotasuna pairatzea. Honako hau egiaztatu beharko du:

A) % 33 baino gehiagoko minusbalitasun mailaren egiaztagiria, gizarte faktoreak kontuan hartu gabe.

B) Nafarroako Osasun Zerbitzuan behar den departamentuak luzatutako osasun agiria, pairatzen duen minusbaliotasunak modu larrian eragiten diola frogatzen duena, honetarako:

_Ibiltzeko, zangoetako edo gerri pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela eta, makulua, eskumakilak, protesiak edo ortesiak erabiltzera behartuz.

_Ehun metro baino gutxiago gelditu gabe ibiltzeko, gaitz organiko edo funtzionalek eraginda.

_Aparkatzeko maniobrak egiteko, zango-besoetako edo gerri pelbikoko eta/edo sorbalda-gerrikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela eta.

Baliaezintasun iraunkorra duten eta bost urtetik gorakoak diren pertsonen zaintzaileak edo beraiekin bizi diren senideak:

1._Eskatzaileak, dagozkion agirien bitartez, honakoa egiaztatu beharko du: txartela jasoko duen ezinduaren senidea dela edo bera zaintzeaz arduratzen dela. Hala behar denean, ezinduarekin bizi dela egiaztatu beharko du.

2._Zaintzen den senideak mugikortasuna murrizten dion baliaezintasunen bat izanen du. Honakoa egiaztatu beharko du:

A) % 33 baino gehiagoko minusbaliotasun mailaren egiaztagiria, gizarte faktoreak kontuan hartu gabe.

B) Nafarroako Osasun Zerbitzuan behar den departamentuak luzatutako osasun agiria, pairatzen duen minusbaliotasunak modu larrian eragiten diola frogatzen duena, honetarako:

_Ibiltzeko, zangoetako edo gerri pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela eta, makulua, eskumakilak, protesiak edo ortesiak erabiltzera behartuz.

_Ehun metro baino gutxiago gelditu gabe ibiltzeko, gaitz organiko edo funtzionalek eraginda.

_Aparkatzeko maniobrak egiteko, zango-besoetako edo gerri pelbikoko eta/edo sorbalda-gerrikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela eta.

Hirugarrena._Eskariak.

Txartelen eskariak udal bulegoetan eginen dira. Eskabideari bigarren oinarrian zehazten diren egiaztagiriak erantsiko zaizkio, baita bi argazki ere, kolorezkoak eta karnet tamainakoak.

Laugarrena._Arau-hausteak eta zehapenak.

Txartela eskuratzeko aurkezten diren datuak, egiaztagiriak, eta abar faltsutzea arau-hauste administratiboa da, baita hura eskuratzea galaraziko luketen datuak ezkutatzea ere.

Orobat, txartelak kontzesio administratiborik gabe erabiltzea edo hirugarrenen txartelak erabiltzea.

Faltsutzea egin dutenak eta txartela eskatzen dutenak izanen dira erantzuleak.

Arau-hausteak zehazteko, aldez aurretik zehapen espedientea abiaraziko da eta, haren ebazpena eman aurretik, interesatuei entzutea emanen zaie betiere. Espedientea Zehapen Ahalmena gauzatzeko erregelamenduan xedatzen denari jarraikiz tramitatuko da.

Iragarkiaren kodea: A0302228