41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D I G O R R I A

Igerilekua eta futbol zelaia irekitzeko lizentzia. Jarduera sailkatua

Mendigorriko (Nafarroa) alkateak ondoko ebazpen hau eman zuen 2003ko otsailaren 21ean:

Ikusirik jarduera sailkatuaren espedientean dauden agiriak eta, bereziki, Tafallako Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoak emandako aldeko txostena,

Ebatzi dut:

1. Mendigorriko Udalari eskatutako jarduera sailkatuaren lizentzia ematea, El Pontarrón alderdian igerilekua eta futbol zelaia egiteko, ohartaraziz, espedientean agertzen diren neurri zuzentzaileak hartu beharko direla.

2. Jarduera hasi aurretik, orobat, irekitzeko lizentzia eskatu beharko du, Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko Erregelamenduko 20. artikuluak xedatu bezala. Horretarako, eskabideari atxeki beharko dio ziurtagiri bat, teknikari eskudunak sinatua, honako xehetasun hauek erakusteko: egindako instalazioa bat datorrela onetsitako proiektuarekin, eta ezarritako neurri zuzentzaileak, halakorik ezarri badira, bete direla. Agiri horretan ongi zehaztu beharko dira egindako neurketa eta egiaztapen praktikoak

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea interesatuari eta, halakorik bada, alegatzaileei; orobat, adieraziko zaie ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal dela:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Mendigorrian, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita batean. Alkate udalburua, María Asunción Fernández Izu.

Iragarkiaren kodea: a0302254