41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R T E S

Haur hezkuntzako gelak egokitzeko lanak enkantean

Modalitatea: enkantea. Presako tramitazioa. Sailkapenarekin.

Xedea: aipatu lanak egitea.

Sailkapena: C taldea, 2 edo 4. azpitaldeak. e) kategoria.

Kontrata bidezko aurrekontua: 340.064,51 euro, BEZa barne dela.

Eskaintzen aurkezpena: Cortesko Udaleko erregistro orokorrean, hamahiru egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta azken eguneko eguerdiko hamabiak baino lehen. Egun hori balioduna izan ezean, epea biharamunean bukatuko da, ordu berean. Eskaintzak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharrean beste modu batean aurkezten badira, lizitatzaileek horren berri eman beharko dute faxez edo beste bide batez, epea amaitu baino lehenago.

Eskaintzak baldintza administratibo partikularren pleguan jasotako ereduaren arabera aurkeztuko dira.

Eskaintzak noiz irekiko diren: epea amaitzen den eguneko 13:30etan.

Proiektua eta baldintza ekonomiko-administratiboen plegua interesatuen eskura daude Udal honetako idazkaritzan. Proiektuaren eta baldintza ekonomiko-administratiboen pleguaren kopiak Cortesko (Nafarroa) Preimpresión Urdániz dendan eskuratu ahalko dira (San Juan kalea, 4, 948 800786 tel.).

Cortesen, bi mila eta hiruko martxoaren hemeretzian. Alkatea, Ismael Miñés Catalán.

Iragarkiaren kodea: A0303072