41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitate-burutzaren delegazioa

2003ko martxoaren 25eko dataz, Iruñerriko Mankomunitateko Buruak 51/2003 zenbakia duen ebazpena eman zuen, zeinaren testu osoa ondorengoa baita:

"Mankomunitatearen Estatutuen 19. artikuluan ezarritakoaren arabera, Presidenteordeari dagokio Mankomunitateburua ordezkatzea bere zeregin guztietan, noiz eta honek, kanpoan delako, gaixotasunagatik edo bere eginkizunak betetzea ezinezko bihurtzen.

Delako ordezkapena Mankomunitatearen Estatutuen 30. eta 31. artikuluetan biltzen diren baldintzak betez gertatu behar da, hala nola, bi horiekiko aurkakotasunik ezean, Udal Gorporazioen Antolakuntza, Funtzionamendua eta Eraentza Juridikoari buruzko.

2003ko martxoaren 26a eta 2003ko martxoaren 31a bitartean Mankomunitate Burua kanpoan izatea gertatuko baita,

Ebatzi dut:

1._AFAko 47. artikuluan ezarritakoaren arabera, Mankomunitate Buruari dagozkion eskumenak oro Mankomunitateko Presidenteorde Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunarengan delegatzea.

2._Delegazio honen eragina 2003ko martxoaren 26. egunetik eta 2003ko martxoaren 31. egunera arte izanen da, bi data horiek barne.

3._Delegazio hau Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, bai eta Batzarre Nagusiari jakinaraztea, honek eginen dukeen lehenengo bileran.

Iruñean, bi mila eta hirugarren urteko martxoaren hogeita bostean. Mankomunitate Burua, Javier Iturbe Ecay jauna.

Iragarkiaren kodea: A0303262