41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E L O

Obra lehiaketa

Eloko Udalak, 2003ko martxoaren 19an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, lehiaketarako deia egin du, Elon igerilekuak, aldagelak eta gune osagarriak egiteko proiektuan bildutako obrak kontratatzeko.

Adjudikatzeko prozedura eta modua: lehiaketa irekia.

Kontrataren aurrekontua: 748.774,06 euro (BEZa barne).

Behin-behineko bermea: 14.975,48 euro.

Egiteko epea: hamabi hilabete.

Proposamenak aurkezteko toki-egunak: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hogeita sei egun naturalen barrenean, eguerdiko ordu biak arte, Eloko Udalaren erregistro orokorrean. Egun baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera luzatuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan agertzen direnak. Agiri horiek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute.

Proposamen ekonomikoak noiz irekiko diren: eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondoko egun baliodunean, hamabietan.

Proiektua eta pleguak lizitatzaileen eskura daude Artieda Moviestar kopia-dendan, Iruñeko Pio XII.aren etorbideko 13an.

Elon, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita batean. Alkate udalburua, María Lourdes Oroz Sarasate.

Iragarkiaren kodea: A0303203