41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, 2003. urtea

Dirubilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2003ko apirilaren 16an bukatzen dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2003. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Ordainketa entitate hauen bulegoetako batean egin daiteke, behar den ordainagiria aurkeztuta: Nafarroako Aurrezki Kutxa, Banco de Santander Central Hispano (B.S.C.H.), Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (B.B.V.A.) eta Banco Vasconia; orobat, interneten, www.pamplona.net helbidean.

Epe hori iraganik, tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamahiruan. Iruñeko Udaleko alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0303154