41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Ogasuneko zinegotzi delegatuak,

Aditzera ematen du:

2003ko martxoaren hamalauko Gobernu Batzordeak 2003ko likidazioak onetsi zituen, hain zuzen ere Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarenak eta ibilgailuak espaloietan barna (pasabideak eta sarbideak) sartu eta ateratzeko tasei dagozkionak, eta borondatez ordaintzeko epe hauek ezarri zituen:

_2003ko martxoaren 17tik apirilaren 16ra bitarte.

Ordainketak udal diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako edozeinetan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta hiruko martxoaren hamazazpian. José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: A0303145