41. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL CUENDE

Deialdia, Murillo el Cuendeko Herriko Etxea zaharberritzeko obrak enkante publikoan adjudikatzeko

Murillo el Cuendeko Udalak, 2002ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Herriko Etxea zaharberritzeko obrak kontratatzeko espedientea onestea eta lizitaziorako deia egitea, baldintza hauei jarraituz:

Kontratuaren xedea: Murillo el Cuendeko Herriko Etxea zaharberritzeko obrak.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia; enkante publikoa.

Kontrataren aurrekontua: 111.991,92 euro, B.E.Z. barne (pezetak 18.633.888).

Egiteko epea: sei hilabete.

Proposamenak aurkezteko toki-egunak: eskaintzak Murillo el Cuendeko Udaleko erregistroan aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazio iragarkia argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan agertzen direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kaukotuak behar dute izan.

Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua eta proiektua lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Murillo el Cuendeko Udaleko bulegoetan.

Murillo el Cuenden, bi mila eta hiruko martxoaren hamazazpian. Alkate udalburua, Angel Arnaudas Granell.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ................, NAN zenbakia: ...................., herria: .................., helbidea: ..............., nire izenean, edo honako hau ordezkatuz: ......................, helbidea: .................., IFZ zenbakia: .................., telefono zenbakia: ............. eta fax zenbakia: ..................., Murillo el Cuendeko Herriko Etxea zaharberritzeko obren kontratuaren lizitaziorako proiektuaren eta klausula administratibo partikularren pleguaren berri izanik, obra horiek osorik egiteko konpromisoa hartzen dut, aipatu agiriei hertsiki lotuz, ..................... euroren aldera (.............. pezeta) eta gehienez ere ........... egun naturaleko epean.

.....................(e)n, 2003ko ................aren ....(e)an.

Iragarkiaren kodea: A0303130